Parranda eta ipuin ugari, larunbat honetako Inauteri Festan

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 14a, 08:30

Kolorea eta jai giroa nagusituko diren Inauteri Festarako prest? Sortu, landu edo eskuratu al dituzue mozorroak? Entzun dugu zuetako bat baino gehiago aritu zaretela asteotan, jantziak diseinatzen. Prestaturikoa herriko kaleetan desfilatzeko eguna heldu da... Hemen da 2015eko Inauteri Festa! 

Larunbat honetan, parranda eta jai giroa Usurbilgo mozorro festarekin. Atera kalera eta murgildu jai giroan! Ipuinak, aurtengo aitzakia. Zer nolako mozorroak ikusiko ote ditugu? Eguerdiko 12:00etarako, gerturatu herri erdigunera eta ia herritarrak, elkar ikusi/ezagutzen garen... Ondo pasa!

Eta ez ahaztu. Datorren asteko NOAUA!ren Inauteri Festako argazkietan atera nahi baduzue, prestatu zuen pose onena eta gerturatu NOAUA!koongana! Kalean ibiliko gara eta. Inauteri Festa honetan zuei argazkitan erretratatzea, geure kontu!

Otsailak 14, larunbata: Ipuinen Inauteri Festa
12:00
 Erraldoien kalejira dultzaineroekin.
16:00 Karaoke festa Gaztelekuan.
18:00 Burrunbazale txarangarekin kalejira.
Poteo orduan, Usurbilgo Eragile Feministak antolaturiko tonbola erotiko-ibiltaria.
21:30 Afaria Usurbilgo Gaztetxean. Txartelak aurrez salgai 14 eurotan, NOAUA!ko egoitzan, Irratin eta Bordatxon. Menua:
-Patatak errioxar erara.
-Oilaskoa eutxourrei saltsan.
-Profiterolak.