Kalabaza erraldoi eta gaztelu bana, Inauteri Festako karrozen artean

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 14a, 16:29

Duela urte batzuetatik hona tradizio bihurtu denari segida eman diote larunbat honetako Inauteri Festan. Karrozez ari gara. Txozna gisa baliatzen zuten kalabaza erraldoi bat prestatu du koadrila batek. Saguak zituen gaztelu bat beste talde batek. Zepo bat ere diseinatu du, saguz mozorrotuta zihoan bikote batek. Eta ez da falta izan ezta ere musika, karroza hauetan. Bazen bat, oholtza gisa erabiltzen ari zirena, kalean gora eta behera. Txalotzekoa denek egin duten lana. Irudiotan karrozetako batzuk: