Martxoaren 1eko Lilatoian, Gattunk taldea osatzeko deia

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 16a, 12:25


Martxoaren 1ean Donostian ospatuko den 26. Lilatoian Gattunk taldea osatzeko proposamena luzatu dute #Kilometroak15 ekimenetik. Animatzen direnak, eman dezatela izena, astearte hau, otsailaren 17a baino lehen, kilometroak2015@ikastola.net helbidean. Bestela deitu, 688 639 910 telefono zenbakira. “Norberaren datuak bidaltzeaz gain, bidali kamisetaren neurria ere, mesedez, kamiseta berezi bat aterako dugu-eta. Lilatoian ere, parekidetasunaren aldeko aldarria zabal dezagun!”, luzatu dute gonbita. Martxoaren 1eko hitzorduaz informazio gehiago: lilaton.es/eu/




Tapia eta Leturia Taldea ere, #Kilometroak15-en alde

#Kilometroak15 nola izango den ez dakigu. Baina bidea behintzat, ekitaldi ederrez osatzen hasia da. Eta ibilian, #Gattunk lema han eta hemen zabaltzen ari den egun hauetan, sorpresa atsegin bat iragarri dute: Tapia eta Leturia Taldearen kontzertua. Aparteko ekitaldi honen lekuko izan nahi baduzu, aldez aurretik eskuratu sarrera. Eta berandutu baino lehen.

Sarrerak salgai
Otsailaren 28an kontzertu esklusiboa eskainiko dute Sutegin. Arratsaldeko 19.00etan hasiko da saioa.  Jakinmina piztu duenez, sarrerak aldez aurretik erostea komeni. Kontuan izan gainera, Sutegiren aforoa mugatua dela. Beraz, azkar ibili.
Sarrera: 15 euro.
Sarrerak erosteko: Ikastolako idazkaritzan, Gattunk dendan eta Txirristra tabernan.

Sarrera zozketa, NOAUA!ko bazkideen artean
NOAUA!ko bazkideen artean bi sarrera zozketatuko ditugu. Zer egin behar da zozketan partehartzeko? Email bat idatzi erredakzioa@noaua.com helbidera eta otsailaren 27an ostirala argituko dugu zein bazkidek jasoko dituen bi sarrera. Web orri honetan jakinaraziko dugu. Gogoan izan, eskaintza hau soilik bazkideentzat dela.



Banderolak salgai

Gattunk banderolak izen bereko dendan eskura ditzakezue, 5 eurotan. Gogoan izan, arropa, zapia edo txapekin munduko txoko ezberdinetan atera ditzakezuen argazkiak jaso nahi dituzte #Kilometroak15 ekimeneko antolatzaileek. Irudirik baldin baduzu beraz, bidali kmk15_komunikazioa@udarregi.com helbidera. Edo igo bestela Twitter-era, #GATTUNK traola erabilita. 

Tonbolarako materiala uzteko deia

#Kilometroak15, Udarregi Ikastolako eraikin berria diruz laguntzeko baliatu nahi da. Horretan, diru iturriak lortzeko lanean dabil batzordeetako bat. Beste ekimenen artean, tonbola antolatu asmo dute Sagardo Egunean, Santixabeletan eta Kilometroak egunez. Tonbolarako materiala biltzen ari dira. Zuek ere parte har dezakezue. Tonbolarako ekarpenik egin nahi duenak idatzi dezala usurbil@udarregi.com helbidera edo deitu, 943 36 12 16 telefono zenbakira.

Irteeretarako laguntza behar dute 

#Kilometroak15 ekimenaren aldeko Gure Zozketa ekimeneko errifak eta materiala herriz herri saltzeko laguntza behar da. Errifak nahiz Kilometroetako materiala saltzen lagundu nahi duenak, Udarregi Ikastolako idazkaritzara gerturatu edo deitu 943 36 12 16 telefono zenbakira.