Korrikaren alde Gipuzkoako III. Mus Txapelketa antolatu dute eskualdeka, 4 erregetara. Lasarte-Usurbil eskualde mailako kanporaketak, ostiral honetan, otsailaren 20an jokatuko dira, gaueko 22:00etatik aurrera Lasarteko Avenida tabernan. Taberna, Jalgi parean dago. Izen ematea aurrez, Lasarteko Muntteri eta Usurbilgo Etumeta AEK euskaltegietan. Honatx euskaltegiko telefono zenbakia; 607 609 379. Edo txapelketa egunean bertan eman dezakezue izena, karta jokoa hasi baino apur bat lehenago, aipatu tabernara gerturatuta. Prezioa; 12 euro bikoteko. Txapeldun eta txapeldun ordeek, “Riojanos” erretegiak eskainitako bazkari edo afaria izango dute sari gisa. Eta Gipuzkoa mailako finalerako txartela noski.
Gipuzkoako finala, otsailaren 28an, 17:00etatik aurrera Astigarragako Zipotza elkartean. Bertan, eskualdeetako irabazleak lehiatuko dira. Sariak, finaleko bi bikoteentzako afaria eta txapel bana irabazleentzat.
Kilometroak eskuratzeko aukera
"Zure koadrilarekin, familiarekin, lankideekin... lekukoa eraman nahi baduzu, kilometroak lortzeko aukera daukazu! Eskuratu zure kilometroa AEKren edozein euskaltegitan", antolakuntzatik berri eman dutenez. Usurbilen kasuan, Etumeta AEK euskaltegian bideratu beharko dira eskaerak:
Nagusia, 43
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00-12:00 / 16:00-20:00.
607 609 379.
usurbil@aek.org
www.aek.org
muntteri.blogspot.com.es
19. Korrika, sarean
Sare sozialetan gune bat martxan jarri dute. Facebook-en hain zuzen. "Korrika 19 Lasarte-Usurbil" orrialdean aurkituko duzue, euskararen aldeko lasterketa gure artera heldu aurretik antolatuko diren ekintzen informazioa. Aurreko urteetako argazkiak partekatzeko gunea ere izango da. "Interesa baduzue atsegin dut, besterik ez duzue klikatu behar", gonbidatu gaituzte.