Mugi, Tapia eta Leturia Taldeak #Kilometroak15 ekimenaren alde eskainiko duen emanaldirako sarrerak lortu nahi badituzue. Antolatzaileek berri eman dutenez, agortzear baitira. Orain arte, hiru salmenta puntutan eskura zitezkeen, otsailaren 28an 19:00etan Sutegin izango den hitzordu esklusiborako txartelak; Gattunk dendan, Udarregi Ikastolako idazkaritzan eta Txirristra tabernan. Une honetan, leku bakar batean. Azkenak, Txirristra tabernan erosi ditzakezue, 15 eurotan.
Sarrera zozketa, NOAUA!ko bazkideen artean
NOAUA!ko bazkideen artean bi sarrera zozketatuko ditugu. Zer egin behar da zozketan partehartzeko? Email bat idatzi erredakzioa@noaua.eus helbidera eta otsailaren 27an, ostirala, argituko dugu zein bazkidek jasoko dituen bi sarrera. Web orrian honetan jakinaraziko dugu. Gogoan izan, eskaintza hau soilik bazkideentzat dela.
Banderolak salgai
Gattunk banderolak izen bereko dendan eskura ditzakezue, 5 eurotan. Gogoan izan, arropa, zapia edo txapekin munduko txoko ezberdinetan atera ditzakezuen argazkiak jaso nahi dituzte #Kilometroak15 ekimeneko antolatzaileek. Irudirik baldin baduzu beraz, bidali kmk15_komunikazioa@udarregi.com helbidera. Edo igo bestela Twitter-era, #GATTUNK traola erabilita.
Tonbolarako materiala uzteko deia
#Kilometroak15, Udarregi Ikastolako eraikin berria diruz laguntzeko baliatu nahi da. Horretan, diru iturriak lortzeko lanean dabil batzordeetako bat. Beste ekimenen artean, tonbola antolatu asmo dute Sagardo Egunean, Santixabeletan eta Kilometroak egunez. Tonbolarako materiala biltzen ari dira. Zuek ere parte har dezakezue. Tonbolarako ekarpenik egin nahi duenak idatzi dezala usurbil@udarregi.com helbidera edo deitu, 943 36 12 16 telefono zenbakira.
#Kilometroak15 ekimenaren aldeko Gure Zozketa ekimeneko errifak eta materiala herriz herri saltzeko laguntza behar da. Errifak nahiz Kilometroetako materiala saltzen lagundu nahi duenak, Udarregi Ikastolako idazkaritzara gerturatu edo deitu 943 36 12 16 telefono zenbakira.