Martxoaren 8ari begira antolatu dituzten ekimenen aurretik, "Izarren Argia" filma proiektatuko dute Matrakak taldekoek, igande honetan, otsailaren 22an, arratsaldeko 18:00etan hasita, Sutegiko auditorioan. Hitzordurako sarrera doan. "Saturraranen, gerra garaian egondako emakumezkoen kartzelan dago girotua. Gerra garaiko istorio honek emakumea du protagonistatzat eta berauei erregimenak kartzeletan kendutako, lapurtutako, haurren istorioa kontatzen du. Kartzela hartatik, 4.000 emakumetik gora pasa ziren eta 177 hil egin ziren. Horietatik 59 haurrak izan ziren".
Tonbola erotikoarekin girotu zuten Inauteri Festa
Larunbatean Usurbilen ospatu genuen mozorro festari jai giroko ekarpena egin zioten Matrakak taldekoek. Tonbola erotiko ibiltaria antolatu zuten. Euro baten truke eskura zitezkeen txartelekin, opariren bat eskuratzeko aukera eskaini zuten ekimen berritzaile honen bidez.