Euskaraz hitz egiteko gai izan arren, askoz gutxiagotan erabiltzen dugu

Noaua Aldizkaria 2015eko otsailaren 19a

Euskara gaitasuna ia %80koa da Usurbilen; euskararen erabilera soziala aldiz, %40ra ere ez da iristen. Etxean nagusiki euskara darabilten herritarren kopurua ia %12 jaitsi da azken hamarkadan. Lehen hizkuntza euskara dutenena berriz, %5. Datuok, Soziolinguistika Klusterrak, udalerri euskaldunei buruz egin duen azterketan kaleratu ditu. Azken hiru hamarkadetako udalerri euskaldunen bilakaera aztertu dute. Tartean, Usurbilgoa. Eta ondorio argi batera heldu dira, egunotan berri eman dizuegun moduan; 1981az geroztik eremu erdaldunak euskalduntzen joan diren artean, euskararen arnasgunetzat ditugun udalerri euskaldunek kontrako bidea hartu dute. Erdalduntzekoa, bereziki azken hamarkada honetan. Eta Usurbil, beste hainbat gune bezala, ez da salbuespena. Honatx zer hausnartua eman dezaketen zenbait datu:

USURBIL
Euskara gaitasuna: %78,15.
Euskararen erabilera sozialaren tasa: %36,48.
Euskara ziurtagiriak dauzkaten establezimenduen indizea: %25,08.
Euskal Herria aintzat hartzen duten alderdien babes maila: %86,56.
Euskaldun kopuruaren bilakaera: %10,8ko igoera.
Lehen hizkuntza euskara dutenen bilakaera:%5 gutxiago.
Etxean euskara erabiltzen dutenen bilakaera: %9,2 gutxiago.

Hizkuntza gaitasuna, 2011:
Hiztunak: 5.859.
Euskaldunak: 4.086 (%69,7)
Ia euskaldunak: 986 (%16,8).
Erdaldunak: 787 (%13,4).
Euskararen indizea: %78,2.

Hizkuntza gaitasunaren bilakaera:
1981: %58,9.  1991: %66.   2001: %72,3.  2011: %69,7.
1981-1991: %7,1.   1991-2001: %6,3.   2001-2011: %2,6 beherantz. 
1981-2011: %10,8.

Lehen hizkuntza euskara dutenen ehunekoa:
1986: %59,4.  1991:% 60.   2001: %61.   2011: %54,4.
1986-1991: %0,6.   1991-2001: %0,9.   2001-11: %6,5 gutxiago. 
1986-2011: %5 gutxiago.

Etxean nagusiki euskara darabiltenen ehunekoa:
1991: %52.   2001: %54,6.  2011: %42,8.  1991-2001: %2,6.  2001-11: %11,8 gutxiago.
1981-2011: %9,2 gutxiago. 

Donostialdean... (2011)
Udalerriak: 11.
Lur eremua: 305,7 kilometro karratu.
Biztanleak: 323.357.
Euskaldunak: 138.990.

Euskararen indizea %70etik gora duten udalerri euskaldunak (tartean, Usurbil):
3 (%27,3)
97,2 kilometro karratu (%31,8)
21.102 biztanle (%6,5)
14.135 euskaldun (%10,2).

Gainerako udalerriak: 
8 (%72,7)
208,5 kilometro karratu (%68,2)
302.255 biztanle (%93,5)
124.855 euskaldun (%89,8).

Erradio eta eskualde buruaren euskara gaitasuna eta erabilera
Usurbilen: %78,2ko euskara gaitasuna eta %36,5eko erabilera soziala.
Erradioan: %65,8ko euskara gaitasuna eta %22,4ko erabilera soziala.
Eskualde buruan, Donostian: %54,9ko euskara gaitasuna eta %10,2ko erabilera soziala.

Datu gehiago: uema.eus