Euskararen arnasgune ditugun Usurbil bezalako udalerri euskaldunak, erdalduntzen ari zaizkigula berri ematen genizuen egunotan. Hala dio behintzat, Soziolinguistika Klusterrak azken urteotan landu eta hilabete hasieran Donostian ospaturiko Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldietan aurkeztu zuen azterketak. 1981-2011 urte artean, udalerri euskaldunek izandako bilakaera soziolinguistikoa aztertu zuten eta zer hausnartua eman beharko liguketen datu ugari ezagutarazi zituzten. UEU-k, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Usurbilgo Udala kide duen UEMA-k eta Kontseiluak antolatu eta EHU-k babesturiko saio berean, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak, Gaindegiak, udalerri euskaldunetako zenbait aldagai sozial eta ekonomikoen bilakaerari buruzko beste azterketa bat ere aurkeztu zuen. Zehaztasun guztiak, uema.eus atarian dituzue. Handik hartu ditugu, Usurbilek azken urteotan izandako bilakaera sozioekonomikoari buruz argitaratu dituzten datuok:
Usurbil
DEMOGRAFIA (2013)
Biztanleria osoa: 6.111 (2004an, 5.512).
Biztanleriaren dentsitatea: 187,01.
Bataz besteko ugalkortasun tasa (2012): 54,05.
Gazteen ordezkatze indizea: 1,42.
Zahartze indizea (2012): %92,55.
Usurbildik kanpo jaiotako biztanleria:
1991: %55,3. 2001: %55,8. 2011: %56,6.
Espainiar estatutik kanpo jaiotako biztanleria atzerritarra (2013):
Europa: %1,6. Afrika: %0,4. Amerika: %2,9. Asia: %0,4. Orotara: %5,2.
Belaunaldien bilakaera, 2003-2013:
20-29 urte: %9,8 (Hego Euskal Herriko balioen azpitik). 30-39 urte: %16,2. 40-49 urte: %6,4. 50-59 urte: %2,7 gutxiago.
20-59 urte:% 7,4.
Lan eta bizi Usurbilen egiten duen biztanleria:
2001: 1036 (%41,4). 2011: 799 (%29,6).
2001-11 bilakaera: %11,8ko jaitsiera.
Ikasi eta bizi Usurbilen egiten duen 16 urtetik gorako biztanleria:
2001: 76 (%20,7). 2011: 67 (%13,7).
2001-11 bilakaera: %7ko jaitsiera.
Udalerri berean lan eta bizi den biztanleria proportzio handienak dituzten 30 udalerriak (2011):
Lehen hiru postuetan: Oñati (%67), Azpeitia (56,6) eta Bermeo (%48,9).
Azken hiru postuetan: Aretxabaleta (%27,6), Orozko (%27) eta Idiazabal (%26,7).
Usurbil 24. postuan (%29,6)
Udalerri berean ikasi eta bizi den 16 urtetik gorako biztanleria proportzio handienak dituzten 30 udalerriak (2011):
Lehen hiru postuetan: Bergara (%38,3), Oñati (%34,1) eta Tolosa (%30,8).
Azken hiru postuetan: Ubide (%5,9), Orozko (%5,8) eta Mutriku (%5,5).
Usurbil 12. postuan (%13,7).
GIZARTEA ETA EKONOMIA (2012)
Establezimenduen dentsitatea: 1000tik 52,38.
Establezimenduen hazkundea: %6,5 gutxiago.
1. sektoreko establezimenduak: %0,3.
Industriako establezimenduak: %21,3.
Eraikuntzako establezimenduak: %8,5.
Zerbitzuetako establezimenduak: %69,9.
Autonomoen tasa: %17,68 (2013ko datua).
Gizarte segurantzara afiliatutako langileak: 2.981.
Euskal Herrian egoitza nagusia duten establezimenduen presentzia: %88,4 (2013ko datua).
Langabezia erregistratuaren tasa: %9,1.
Udal zorra: 485 euro biztanleko.
Etxebizitza parkearen bilakaera:
Etxebizitzen hazkundea: 1991-2011: %50. 2011-11: %15,8. Etxebizitza dentsitatea 2011n: 471.
Bigarren etxebizitzen eta hutsen hazkundea: 1991-2001: %136,7. 2001-11: %0,2. 2011n: %21,5.