Oriako Traineru Jaitsiera Aginagatik larunbatean, herriko kirol taldeen neurketez gain

Noaua Aldizkaria 2015eko otsailaren 20a


Pilota, futbola, eskubaloia... eta estropadak asteburuan. Hala da bai. Oriako XXI. Traineru Jaitsiera ospatuko da larunbat arratsalde honetan, 16:30etan, Aginagatik abiatuta. Bi distantziatako probak jokatuko dira; bat Mapiletik abiatuko dena, 6 kilometrotakoa. Bestea 4.000 metrokoa, Saikolatik abiatuko da. Bietan, helmuga, Orioko herria izango da. Zehaztasun gehiago, eta asteburuko kirol agenda osoa segidan:

Oriako XXI. Traineru Jaitsiera
Eguna:
otsailak 21, larunbata.
Ordua: 
16:30.
Abiapuntua: Aginagako Mapil.
Probak: Mapil-Orio 6000 metro eta Saikola-Orio 4000 metro.
Informazio gehiago: Oriako XXI. Traineru Jaitsiera
Antolatzailea: Orio Arraun Elkartea.


Pilota Aginagan

Otsailak 21, larunbata
Ordua:
 17:00.
Tokia: Aginagako frontoia.

Euskal Herriko Txapelketa, Nagusiak banaka
Pagazpe (Ander Quina)-Oiarpe (Oiartzun)

Udaberri Txapelketa, Nagusiak 1. maila
Pagazpe (Artetxe-Katalina)-Behar Zana 2 (Villabona)

Udaberri Txapelketa, Pala 2. maila
Pagazpe (Josu Arruti-Haritz Zubiaur)-Alde Zaharra


Eskubaloia Kiroldegian
Otsailak 20, ostirala
21:00 Jubenil neskak (atzeratutako neurketa): Usurbil K.E.-Aiala Zarautz.

Otsailak 21, larunbata
09:30 Alebin mutilak: Langile B-Udarregi 5A
09:30 Alebin mutilak: Udarregi 5C-Urnieta 5B
10:30 Alebin mutilak: Udarregi 6A-Udarregi 6C
11:30 Infantil neskak: Udarregi A Usurbil-Tolosa C.F.
13:00 Kadete neskak: Usurbil K.E. “A”-C.B. Kukullaga
16:00 Jubenil neskak: Usurbil K.E.-San Adrian
17:45 Senior neskak: Usurbil K.E.-C.D.B. Leizaran
19:30 Kadete neskak: Usurbil K.E. “B”-Bera Bera

Otsailak 22, igandea
11:30 Alebin neskak (7): Usurbil K.E. “A”-Bera Bera

Gipuzkoako Eskubaloi Selekzioa
Otsailak 22, igandea
13:45
 Infantil nesken Gipuzkoako selekzioaren entrenamendu saioa, Donostiako La Salle Kiroldegian. Usurbil Kirol Elkarteko kide Udane Valin deitu dute hitzordura.


Futbola Haranen

Otsailak 21 larunbata
09:30 Benjaminak: LH3 Futbol Topaketa.
10:15 Benjaminak: LH4 Futbol Topaketa.
11:30 Alebin neskak: Udarregi 6A-Udarregi 6B
11:30 Alebin neskak: Udarregi 5B-Urnieta A
16:30 Jubenil mutilak: Usurbil FT-Internacional CD

Otsailak 22, igandea
11:30 Alebin federatua: Usurbil FT-Internacional CD