Eraikin berriaren irekiera, larunbatean

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 20a, 19:16


Amaitu dira lanak. Eta lanak amaituta, ikasle, irakasle eta gurasoen aspaldiko eskaria gauzatu da; Zubietako Eskola Txikiak, eraikin berria du. Haurrak baldintza onenetan ez ziren aurrefabrikaturiko eraikinak utzi, eta jada, handitu diren instalakuntzetan daude. Eraikin berria, lehenagotik zegoenarekin bat egina dago. Ikasgela eta jangela txukun askoak dituzte orain. Espazio zabalak, koloretsuak. Ingurugiro aldetik jasangarria den eraikina, ingurunean ederki txertatua. Gunea zabalik da, erabiltzen hasiak dira hezitzaile eta ikasleak. Baina inauguratzeke dago. Ekitaldia antolatu dute, otsailaren 28an, eguerdiko 12:00etan. Besteak beste, instalakuntza berriok izateko eskaera bideratzen lagundu duten guztiei eskerrak helarazteko baliatuko dute hitzordua.