Emakumearen egunaren inguruan, Matraka taldea eta Sutegi Udal Liburutegia elkarlanean: Martxoko egutegia

Sutegiudalliburutegia 2015ko ots. 21a, 21:09

[caption id="attachment_7640" align="aligncenter" width="195"] Olaf Hajek artista alemaniarraren lana, aurtengo egitarauaren irudia[/caption]

Martxoak 1, IGANDEA: Lilatoia Donostian,  “Usurbilgo emakumeok batera egin dezagun lilatoia!”

Martxoak 5, OSTEGUNA: Bertsoafaria, 20:30etan, Artzabalen.
Bertsolariak: Onintza Enbeita, Amaia Agirre eta Nerea Ibarzabal.  Gai jartzailea: Ane Labaka.
Tikeak 15€-tan salgai: Artzabalen, Txiribogan eta Irratin.

Martxoak 6, OSTIRALA:Tailer-hitzaldia, 19:00-20:, Sutegi Liburutegian.
Yolanda Arrieta Malaxetxebarria idazleak, "Bizenta Mogel (1782-1854): XIX.mendeko andre  argi baten ikurrak” izango du  mintzagai.

Hitzaldi-tailer honetan, Bizenta Mogel, XIX. mendeko emakume aktibo eta argia, ezagutuko dugu,                      eta aurrez aurre izango ditugun hamaika pakete irekitzen dugun heinean, tradizioa eguneratuko dugu.

Martxoak 8, IGANDEA: Kontzentrazioa, 12:30etan, Mikel Laboan plazan/Frontoian (eguraldiaren arabera).                      Dokumentala, 18:00etan, Sutegi aretoan: “Lurra, lana, izana. Usurbilgo emakume baserritarren ahotsak” proiekzioa.

MARTXOAK 22, IGANDEA: Filma, 18:00etan, Sutegi aretoan:  Marjane Satrapiren  “Persépolis” pelikula ikusgai.