Emakumeen Egunaren bueltan antolatu den bertso-afarirako sarrerak salgai

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 23a, 13:59

Harrera oso ona izaten duen Emakumeen Egunari begirako bertso-afaria, martxoaren 5ean 20:30etan Artzabalen, Matrakak taldekoek (orain arteko Usurbilgo Eragile Feministak) eta Usurbilgo Udalak antolatuta.  Onintza Enbeita, Amaia Agirre eta Nerea Ibarzabal bertsolariek parte hartuko dute. Gai jartzaile, Ane Labaka. Adi, sarrerak aurrez erosi beharko dira eta. 15 eurotan, Artzabalen, Txiribogan eta Irratin eskuragarri dituzue jada.

    

Egitaraua
Elkarretaratzea, bertso-afaria, tailer-hitzaldia Yolanda Arrietarekin, herriko emakumeak protagonista dituen dokumentalaren estreinaldia... Agenda bete ekitaldi Usurbilen, martxoaren 8an gogoratuko dugun Emakumeen Egunaren harira:

Emakumeen Egunari begira Udalak eta Matrakak taldeak antolaturiko ekimenen agenda segidan:

Martxoak 1, igandea
11:00 26. Lilatoia, Donostiako Bulebarretik abiatuta. "Usurbilgo emakumeok batera egin dezagun lilatoia! Parte hartzera animatzen zaituztegu! Gattunk taldea ere bertan izango dugu!".

Martxoak 5, osteguna
20:30 Bertso afaria Artzabalen. Bertsolariak: Onintza Enbeita, Amaia Agirre eta Nerea Ibarzabal. Gai jartzailea: Ane Labaka. Txartelak 15 eurotan salgai, Artzabalen, Txiribogan eta Irratin.

Martxoak 6, ostirala
19:00-20:30 Tailer-hitzaldia Sutegi udal liburutegian, Yolanda Arrieta Malaxetxebarria idazlearekin. "Bizenta Mogel (1782-1854): XIX. mendeko andre argi baten ikurrak (edo nola sortu den "Argiaren alaba" nobela).

Martxoak 8, igandea
12:30 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan edo frontoian, eguraldiaren arabera.
18:00 "Lurra, lana, izana. Usurbilgo emakume baserritarren ahotsak", dokumentalaren proiekzioa. Egileak: Maitane Arnaiz eta Leire Urkidi, Udaleko Parekidetasun Sailak antolatutako ikerketa bekaren irabazleak.

Antolatzaileak: Matrakak eta Usurbilgo Udala.