Usurbilgo EH Bilduk Puntuz Puntu deituriko prozesua martxan jarri dugu, datorren maiatzeko udal hauteskundeei begira herri programa osatze aldera. Hurbiltasunezko politiken aldeko apustua berretsiz, pasa den larunbatean, Otsailak 21, batzar informatiboa izan genuen, zerrandak osatzeko jasotako izen proposamenak aurkeztu eta honekin batera, herri programa eta metodologiaren aurkezpena egin genuen.
Usurbilgo EH Bildun herri programaren lanketarekin hasiak gara eta berau finkatzeko herritar guztiekin prozesu partehartzailea martxan da. EH Bildu osatzen dugun guztion iritziak eta ekarpenak jaso nahi ditugu ahalik eta programa egokiena osatzeko. Urrengo lau urteetako udal programa lantzeko, herriaren beharrak arloka antolatu eta herriko eragile eta herritarrekin elkarlanean identifikatuko dira datozen urteetako beharrak eta lehentasunak. Horretarako, bi topaketa finkatu dira helmuga bezala: Martxoaren 7an mintegia izango da eta Martxoaren 21ean herri batzarra.
Gogoratu, zure ekarpenak ondorengo helbidera bidali ditzakezula martxoaren 15a azken eguna izanik:
ehbildusurbil@gmail.com edo Usurbilgo 30.posta-kutxara