"Jelly T Tarzan eskasa", haurrentzako zinea igandean Sutegin

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 27a, 08:45

Usurbilgo Udalak negu parterako haurrei zuzenduta antolatu duen euskarazko zine zikloaren baitan, “Jelly T Tarzan eskasa” proiektatuko dute, igande arratsalde honetan, 17:00etatik aurrera Sutegiko auditorioan. Sarrerak, Sutegin salgai, 3 eurotan. Filmaren sinopsia: "Ivan Olsen gaixoak arazo ugari ditu. Eskolan burla egiten die eta haur talde batek galtzak urez betetzen dizkio noiznahi. Eta Ivan etxera iristen denean, bere aitak ez dio kasurik egiten, Tarzan maite baitu eta ez ditu bere semearen trebetasun txikiak estimatzen. Baina egun batean Ivanek aitaren gurariak betetzeko eta bere eskolako bully-ei aurre egiteko aukera izango du. Sorgin lagun batek bere gurari handiena emango dio: Superbotereak! Galdera da, superbotereak izateak bizitza errazten al du? Abentura zoragarri bat, bakoitzak bere burua den bezala onartu behar duela irakasten diguna".