Ostiral eguerdira arte luzatu dute alerta egoera

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 26a, 17:32

Orduek aurrera egin ahala alerta egoera luzatzen ari dira. Hasieran, asteazken gauerdira arte iragarri zuten alerta laranjan egongo ginela euriteengatik. Gero, ostegun eguerdi honetara arte. Ostegun goiz honetan ordea berriz aktibatu dute alerta laranja ostiral eguerdiko 12:00ak arte. "Baliteke 24 ordutan Gipuzkoa ekialdean 50 l/m² baino gehiago pilatzea. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du; prezipitazioa oso ugaria izango da", Euskalmet-etik iragarri dutenez.

Antza, gaur "arratsaldean beste fronte hotz bat iritsiko zaigu, beraz euria egiten jarraituko du. Gaur, berriro ere litro kopuru handiena ekialdean pilatuko da. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura apur bat igo egingo da". Bihar, ostirala, giroak hobera egingo du azkenean. "Tenperatura jaitsi egingo da eta euria egingo du. Tenperatura balio altuenak 6-10 ºC artekoak izango dira. Euri txikia egingo du, bereziki egunaren lehen partean, eta iluntzean atertzera egingo du. Ipar-mendebaldeko haizea bizi-bizi ibiliko da", Euskalmet-en iragarpena otsailaren 27rako.

Informazio eguneratua: euskalmet.net