Urko Aristi, asteartean Esperientzia Eskolan

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 26a, 11:00

Kazetari eta telebistako aurkezle ezagunak, eguraldiaren bitxikerien inguruan hitzaldia eskainiko du Artzabalen,, martxoaren 3an, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Esperientzia Eskolak antolaturiko saioa, irekia eta doan. 

"Usurbilgo Esperientzia Eskola 55 urtetik gorako Usurbilgo herritarrek, lan mundua utzi ostean, esperientziak landu, elkar-trukatu eta ezagutza berriak eurenganatzeko proiektua da; Usurbilgo Udalak sustatu eta finantzatzen duena. Partaideen garapen pertsonala sustatzea du helburu, ikuspegi fisiko, psikiko eta sozial batetik. Bide bertsutik, taldeak herri-mailan eta gizartean eragiteko duen ahalmena ere lantzen da; hau guztia errealitate soziala aztertu eta interpretatzeko bitartekoak emanaz", Esperientzia Eskolatik prentsa ohar bidez berri eman dutenez.