Jaki ezin osasuntsuagoekin hasiko dugu martxoa. Igande honetan ospatuko den Tipi-Taparako, barazkidun pintxo bereziak zerbitzatuko dizkigute eta tabernariek. Goiz partetik, arratsaldeko 15:00ak aldera arte, baratzeko produktu freskoekin era ezberdinetara sukaldaturiko zizka-mizka bereziak dastatzeko aukera beraz, datorren hileko lehen igandean. Edari eta guzti, 2 euroren truke. Oraingoan zazpi ez, sei tabernetan; Aitzagan, Artzabalen, Bordatxon, Txapeldunen, Txiribogan eta Txirristran. Aurreko Tipi-Tapa ospatu zen egunean itxi zituen eta ateak, Xarma tabernak.
Ez ahaztu pintxoak dastatzen joan ahala, Tipi-Tapa txarteleko zigiluak biltzeaz. Zigilu guztiak lortzean, sartu txartela, tabernetan egongo diren kaxetan. Bi sariren zozketan parte hartzeko aukera izango duzue hartara; Hurbilago Elkarteko establezimeduetan xahutzeko 150 euroko erosketa txartela eta bi lagunentzako afaria zuenak izan daitezke. Sarion zozketa, igande honetan, 15:00etan, Txiribogan.
Otsaileko sarituak
Joxemi Villafafila eta Javi Rincon dira, otsailaren 1eko Tipi-Tapako zozketan 2. saria irabazi zuten herritarrak. Bi lagunentzako afaria egokitu zaie Txapeldun tabernan. Hurbilago Elkarteak antolaturiko ekimenean saria egokitzen zaien bigarren aldia da honakoa. Ondoko irudian dituzue pozik asko, Txapelduneko Mikel Elexperekin.