Hernanitik Zubietan eraikitzekoak ziren errauste plantaren gunera arteko bidea osatu ahalko dute, mendi ibilaldira animatzen direnek. Hernanin Zero Zabor taldeak antolatu du errausketaren aurkako ekimen hau, martxoko lehen egun honetarako. Zenbait eragile politikok errauste planta eraikitzeko azken aldian erakutsi duten asmoa salatu nahi dute, hitzordu honen bidez.
Martxoak 1, igandea
10:00 Irteera, Hernaniko Gudarien Plazatik abiatuta.
12:30ak inguruan, Zubietako hondakinen gunera iristea: argazkiak egitea, "Usurbil aldera ematen duen maldan hazi bolak zabaldu (Nendo Dango) eta norberak eramandako hamaiketakoa elkarrekin jatea da plana".
Antolatzailea: Hernanin Zero Zabor.