Tapia eta Leturia Taldearen kontzertuak bihar izango dira. Pluralean, bai, lehen saioko sarrerak berehala agortu zirenez, bigarren saio bat antolatu behar izan zutelako #Kilometroak15 lan taldeko kideek. Lehen saioa 19:00etan izango da (sarrerak agortu ziren aspaldi) eta bigarren saioa 22:00etan izango da. Azken saio honetarako sarrerak geratzen dira oraindik. Gattunk dendan, ikastolako idazkaritzaneta Txirrista tabernan, 15 eurotan. Informazio gehiago: kilometroak.eus
Emanaldia iragarri zenetik, NOAUA!ko bazkideen artean sarrera zozketa izan dugu martxan. Jaso ditugun email denen artean, zozketa egin dugu eta hauek izan dira sarituak. Sarrerak emanaldia hasi aurretik eskuratu beharko dituzte Sutegiko leihatilan.
19:00etako saiorako:
JOXEMAI REZOLA (bi sarrera).
JOXEMAI REZOLA (bi sarrera).
22:00etako saiorako:
AIHERT GOIA (bi sarrera).
AIHERT GOIA (bi sarrera).
MAITE ZUBELDIA (bi sarrera).