26. Lilatoiak Gattunk taldea saritu du

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 2a, 10:45


Ezin arrakastatsuagoa suertatu da, atzo goizean Donostian ospatu zen XXVI. Lilatoian, #Kilometroak15 ekimenaren alde osaturiko Gattunk taldeak izandako parte hartzea. Herriko 40 emakume animatu ziren, Gattunk-eko kamisetekin parekidetasunaren aldeko lasterketara. Eta gainera, Lilatoi amaieran, taldea saritu zuten, goiko irudian ageri den moduan. 

Guztira, 3.870 emakumeek parte hartu zuten atzo, Donostiako XXVI. Lilatoian. Iaz baino 324 lasterkari gehiago aurten. 2014ko ediziora arte, Lilatoi Taldeak antolatu izan duen proba, atzokoan estreinakoz, Atletico San Sebastian taldekoek antolatu zuten. Jai giroan joan zen goiza. Emakumeen Etxeko batukada, txaranga, txistulari eta tabernetako Lila pote eta Lila menuek girotu zuten parekidetasunaren aldeko kirol ekimena. #Kilometroak15 ekimenaren aldeko Gattunk postura ere gerturatzeko aukera izan zuten lasterkari eta ikusleek. 

Hemen duzue Gattunk taldean irtendako herriko emakume taldea:

Josune Estella Arranz
Ainara Uribe Navarro
Nahia Aranburu Eneterriaga
Aizkorri Aranburu Eneterriaga
Idoia Kaperotxipi Arruti
Arantza Esnaola Hernaiz
Virginia Herrera Gomez
Leire Diaz Ventura
Eneritz Agirre Urdangarin
Ana Anton
Marimar Lizaso
Kizkitza Ameztoi
Olatz Altuna Zumeta
Aitziber Eizagirre Zaldua
Irene Illarramendi Unanue
Olatz Zuloaga Segurola
Bakartxo Irazusta Aramendi
Josune Iparragirre Tolaretxipi
Oihana Aguaron
Alazne Kastresana
Gema Molina
Ana Mediavilla
Idoia Amas
Larraitz Izagirre
Iratxe Begiristain Otegi
Mari Mar Martin Carpio
Arbil Jauregi Agirre
Elhuiar Urdanpilleta
Ana Urdangarin Salsamendi
Maitane Izagirre Bruño
Maria Aranzazu Ezeiza Iruretagoiena
Elisabet Aperribai Basterretxea
Ainhoa Merino
Amaia Kaperotxipi Arruti
Jaione Bereziartua Errazti
Ainhoa Bereziartua
Agurtzane Alkorta
Usoa Diaz Ventura
Garazi Lizaso
Loli Elkano Irurtia (Iratxe Beristainen partez atera zen) 

Irudiak eta partaideen zerrenda: Gattunk.