"Erne ibiltzea tokatuko zaigu"

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 2a, 09:30


Hernanitik Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren "zero gunera", Zubietako mendietara ibilaldia egin zuen atzo, herritar talde batek. Hernanin Zero Zabor bilguneak antolatuta, aipatu azpiegituren gunea bisitatzeaz gain, azken aldian zenbait alderdi politikok erraustegia eraikitzeko erakutsi duten asmoa salatu nahi izan zuten, “EAJ/PNV, PSOE, PP… entzun! Errausketarik EZ, ez Zubietan, ez inon!” aldarripean deitu zuten ekimenarekin. 

Gipuzkoak hondakinen kudeaketan asko egin duela aurrera eta errausketarik gabeko sistema utopia ez dela nabarmendu zuten. Halere, zenbait eragile politikok azken aldian errauste planta proiektuarekin aurrera egiteko erakutsi duten asmoaren aurrean, "erne ibiltzea tokatuko zaigu" zioten. Irteera borobiltzeko, zuhaitz haziak erein zituzten, joan den urtean Usurbilgo naturazaleek zuhaitzak landatutako eremuan eta inguruetan. 

Irudia: Argia.