Urko Aristi, Esperientzia Eskolan izan da

Noaua Aldizkaria 2015eko martxoaren 3a

Kazetari eta telebistako aurkezle ezagunak, eguraldiaren inguruko bitxikeriak partekatu ditu Esperientzia Eskolako kideekin. Baita bitxikeria pertsonalik ere. Antza, arbaso zubietar eta aginagarrak ditu ETB-ko kazetari eta NOAUA! kide duen Tokikom-eko lehendakariak.

Ekitaldia Usurbilgo Esperientzia Eskolak antolatu du. "Usurbilgo Esperientzia Eskola 55 urtetik gorako Usurbilgo herritarrek, lan mundua utzi ostean, esperientziak landu, elkar-trukatu eta ezagutza berriak eurenganatzeko proiektua da; Usurbilgo Udalak sustatu eta finantzatzen duena. Partaideen garapen pertsonala sustatzea du helburu, ikuspegi fisiko, psikiko eta sozial batetik. Bide bertsutik, taldeak herri-mailan eta gizartean eragiteko duen ahalmena ere lantzen da; hau guztia errealitate soziala aztertu eta interpretatzeko bitartekoak emanaz", Esperientzia Eskolatik prentsa ohar bidez berri eman dutenez.