Lurraldebus zerbitzua indarberritu dute

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 3a, 12:19

Azken urte eta erdi honetan, inoizko parte hartze prozesu zabalena bideratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, garraio zerbitzu publikoak berritu eta indartzeko. 5.000 ekarpen egin dituzte herritarrek. %75 inguru onartu dira. Horren guztiaren emaitza dira, Gipuzkoako hainbat eskualdeetan jada martxan diren Lurraldebus zerbitzu berriak eta egungo ibilbideetan txertatu dituzten aldaketak. Aldaketak, baita Usurbildik igarotzen den Zumaia-Donostia zerbitzuan ere.

Aurrerantzean oro har, lan egunetan bost minutu atzeratuko dira bus zerbitzuak Usurbildik Donostiarantz. Ordu betez behin, eta hamar eta berrogeian igo ahal izango dugu Lurraldebuseko bus zerbitzura hiribururantz. Baita Orio aldera joan nahi badugu. Larunbat, igande eta jai egunetan, orain arteko ordutegi bera. Ordu betean behin, eta bostean helduko dira autobusak Usurbila, Donostiara joateko. Eta 25ean, Orio alderakoak.

Berrikuntza gehiago; kasu honetan, gaueko zerbitzuetan. Aurrerantzean, larunbatetan soilik ez, ostiral gauetan ere bus zerbitzua izango baita. Usurbildik Donostiara, 22:35ean eta 23:35an. Orio aldera, 23:25, 00:25 eta 01:25ean. Larunbat gauetako zerbitzuan, autobusak ordu betean behin izango ditugu Donostiara, 23:35-05:35 artean. Eta Oriora, 23:25-05:25 artean. Hemen ere berrikuntza bat; 23:05ean ere autobus zerbitzua izango da Donostiara eta 23:55ean, Orio aldera.

Zehaztasun guztiekin, hemen duzue, azken aldaketa eta berrikuntzekin eguneratua, 2015eko garraio zerbitzuen ordutegi berria: Bus ordutegia 2015

Aldaketen berri jasotzeko informazio gehiago:
lurraldebus.eus
euskotren.es
902 543 210

Aldaketa gehiago ekainean
Buruntzaldea mailan, aldaketa gehiago aurreikusi dituzte ekainerako. “Ekainetik aurrera, ospitaleetarako eta unibertsitate campusetarako loturak hobetuko dira”, iragarri dute Foru Aldunditik.