Martxoak 7rako 2 deialdi!

EHBilduUsurbil 2015ko mar. 3a, 15:35

HERRI PROGRAMA OSATZEKO MINTEGIA, BAZATOZ?

2015eko Maiatzeko udal hauteskundeei begira azaroan hasi ginen HARI GARA prozesuarekin lanean. Herritarrak dira EHBildu-ren iparra eta hauen zein herri eragileen ekarpen eta iritziak aberasgarri eta ezinbestekoak dira urrengo lau urteetako ahalik eta udal programa egokiena osatzeko. Horretarako, herriaren beharrak arloka antolatu eta lehentasunak elkarlanean identifikatzea da helburua. Gure proiektu politiko, ekonomiko, sozial eta kulturala bilduko duen Herri Programa lantzeko zita larunbat honetan izango da, martxoak 7,  Udarregi Ikasttolan goizeko 10.00etan egingo dugun mintegian.  Bazatoz?

 

 

 

GOAZEN DENOK EUSKAL BIDEA EGITERA!

Datorren martxoaren 7an Euskal Herrian aro politiko berri bati hasiera emango zaio. Ehunka pertsona BECean bilduko gara Euskal Bidea aldarrikatzeko; hau da, herri hau bere buruaren jabe izateko hartu behar dugun bidea ibiltzen hasiko gara datorren larunbatean. Euskal Herria gure herria da eta ez du inolako etorkizunik Espainiar edo Frantziar estatuen menpean. Alternatiba bakarra, berme bakarra, Euskal Herriko gizartea erabakitzeko subjektu politikoa bihurtuko duen estruktura eraikitzetik eratorriko da.

 

 

Usurbilgo EHBilduk autobusa antolatu du Bilbora joateko. Autobusa arratsaldeko 15.30tan aterako da Oiardo Kiroldegi aurretik. Izen emateko zerrendak Aitzaga eta Txiriboga tabernetan jarri dira. Azken eguna martxoak 6.

Goazen denok euskal bidea egitera!