Usurbil hautatu du aurten ere Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak, txotx garaiko afaria egiteko. Martxoaren 21ean, trikipoteoa antolatu dute herrian, eta gero afaria Arratzain sagardotegian. Afalostean aldiz, jaialdia Antiguako Doka kafe antzokian. Prezioak: sagardotegiko afaria 24 eurotan. Sagardotegia eta ekitaldiak deitu dituzten lekuetara joateko autobusa, 32 euroren truke. Ordainketak, martxoaren 10a baino lehen egin behar dira, Laboral Kutxako kontu zenbaki honetan (nork bere izen abizenak adierazita):
ES35 3035 0063 82 0630030222
Martxoak 21, larunbata
18:15 Autobus zerbitzua, Donostiako San Sebastian Hotelaren kanpoaldetik (Zumalakarregi hiribidea, 20).
18:45 Trikipoteoa Txirristra tabernatik abiatuta.
20:30 Afaria Arratzain sagardotegian.
01:00etatik aurrera, Kilikili jaia Antiguako Doka kafe antzokian, DJ-ek alaituta.
Informazio gehiago:
ehgam2010.blogspot.com.es
facebook.com/ehgam
ehgam@yahoo.com
667 435 570