Agortu dira osteguneko bertso-afaritarako sarrerak

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 4a, 08:40

Egunotan Txiribogan, Artzabalen eta Irratin, ostegunean Emakumeen Egunari lotuta ospatuko den bertso-afaritarako salgai zeuden sarrerak agortu dira, antolatzaileek berri eman dutenez. Matrakak taldekoek (orain arteko Usurbilgo Eragile Feministak) eta Usurbilgo Udalak antolaturiko hitzordua, martxoaren 5ean, 20:30etan hasita Artzabalen. Onintza Enbeita, Amaia Agirre eta Nerea Ibarzabal bertsolariek parte hartuko dute. Gai jartzaile lanetan, Ane Labaka arituko da. 

    

Yolanda Arrietaren tailerra, elkarretaratzea, dokumental estreinaldia...
Elkarretaratzea, bertso-afaria, tailer-hitzaldia Yolanda Arrietarekin, herriko emakumeak protagonista dituen dokumentalaren estreinaldia... Agenda bete ekitaldi Usurbilen, martxoaren 8an gogoratuko dugun Emakumeen Egunaren harira:

Martxoak 5, osteguna
20:30 Bertso afaria Artzabalen. Bertsolariak: Onintza Enbeita, Amaia Agirre eta Nerea Ibarzabal. Gai jartzailea: Ane Labaka. Txartelak 15 eurotan salgai, Artzabalen, Txiribogan eta Irratin.

Martxoak 6, ostirala
19:00-20:30 Tailer-hitzaldia Sutegi udal liburutegian, Yolanda Arrieta Malaxetxebarria idazlearekin. "Bizenta Mogel (1782-1854): XIX. mendeko andre argi baten ikurrak (edo nola sortu den "Argiaren alaba" nobela).

Martxoak 8, igandea
12:30 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan edo frontoian, eguraldiaren arabera.
18:00 "Lurra, lana, izana. Usurbilgo emakume baserritarren ahotsak", dokumentalaren proiekzioa. Egileak: Maitane Arnaiz eta Leire Urkidi, Udaleko Parekidetasun Sailak antolatutako ikerketa bekaren irabazleak.

Antolatzaileak: Matrakak eta Usurbilgo Udala.