Eskubaloiko 1. nazional mailako taldea, Santoñara animatzera joateko deia

Noaua Aldizkaria 2015eko martxoaren 4a

Senior mutilen 1. nazional mailako eskubaloi taldeak, Santoñan (Kantabria) jokatuko du asteburuko jardunaldia. Neurketa, martxoaren 7an arratsaldeko 18:30etan hasita. Hara joateko autobus zerbitzua antolatu du Usurbil Kirol Elkarteak. Autobusa egun berean, 15:00etan irtengo da Usurbildik. Itzulera, partida amaitu ostean. Izen emateko: 627 271 215 (Montse) edo usurbilke@gmail.com. Prezioak; Usurbil K.E.-ko bazkideek eta 16 urtetik beherakoek doan. Bazkide ez direnek, 5 euro. 

Errifa zozketa
7.424 izan da Usurbil Kirol Elkarteak antolaturiko zozketako zenbaki saritua. Errifaren jabeak, Iruin sagardotegian 2 lagunentzako afaria irabazi du.

Eskubaloia Kiroldegian
Martxoak 7, larunbata
09:30 Alebin mutilak: Udarregi 5B-Langile A
09:30 Alebin mutilak: Udarregi 5A-Urnieta 5A
10:30 Alebin mutilak: Udarregi 6C-Urnieta 6B
10:30 Alebin mutilak: Udarregi 6A-Udarregi 6B
11:30 Infantil neskak: Udarregi B Usurbil-Leizaran B
12:45 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil-Leizaran A
15:15 Kadete neskak: Usurbil K.E. “A”-Zuazo
17:00 Jubenil neskak: Usurbil K.E.-Zuazo

Martxoak 8, igandea
10:45 Kadete neskak: Usurbil K.E. “B”-Urnieta Kamox PM
12:00 Alebin neskak (7): Usurbil K.E. “A”-Usurbil K.E. “B”