Aurreko astean ezinbestean itxi behar izan zuten Zubietako Aliri zubia zeharkatzen duen bidea, euri jasen eraginez Oriak gainezka egin ostean. Egunotan berriz itxiko dute, baina bestelako arrazoiengatik. Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez, "Usurbilgo saneamenduko urak Zubietako ponpa guneakin erabateko lotura izan eta Loiolako araztegira bideratzeko, Ugaldeako sarreratik Aliriko zubi arteko trazadoa osatzea falta da. Lanak gaur hasiko dira Aliriko zubiaren inguruan, eta astelehenean Zubietako sarbide hau itxita egongo da. Martxoaren 19 arte itxita egotea aurreikusten da. Troiako pasabidea eta Aliriko zubiarteko ibilbidean ere lanean arituko dira eta zati hau epe batean itxita egongo da".