“Kapitalaz hainbeste hitz egiten den garai hauetan, Kapital publikoa hartuta nator ni”. Jose Luis Otamendi idazlearen hitzak dira. Kapital publikoa (Susa) du izenburu hain zuzen, bere azken poesia liburuak. “Kapital publikoa da denona den hori, eta inork beretzat bakarrik hartzerik ez daukana, jendea ezer gabe uzten duena, jendeari dena ken liezaiokeena: kapitala, kapitalismoa, sistema zapaltzaile hori”. Eta Jose Luis Otamendi, 45 poema berri hauekin, kapital publiko hori babestera dator, “neure erara. Hori aldarrikatzen dut neure era intimo eta poetikoaren bitartez. Kapital publikoa zaindu beharreko mundu egingarrien aukera da”.
Ostegun honetan, martxoak 5, arratsaldeko 19:30ean Potxoenea Kultur Etxean.