Tapia eta Leturia taldeak dantzan jarri zuen Sutegiko auditorioa

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 4a, 17:27

#Kilometroak15 ekimenaren aldeko emanaldi esklusiboa eskaintzera itzuli zen Tapia eta Leturia Taldea, larunbatean Sutegiko oholtza gainera. Bat ez, sarreren salmentak izandako arrakastarekin bi emanaldi eskaini zituzten kultur etxean. Dantza batean jarri zuten auditorioa.  

Batzordeetan laguntzeko deia

Ehunka herritarrek emana dute izena, baina jende gehiagoren laguntza behar da: ekonomia eta arropa salmentan, osasun eta prebentzio batzordean, edo txosna batzordean esaterako. Denetariko dozena bat lan talde badira. Izen emateko: udarregi.com edo 943 36 12 16.