Emakumeen Egunari loturiko ekimenak ostegun honetatik igandera. Lehenbiziko hitzordua, bertso-afaria, martxoaren 5 honetan, 20:30etan hasita Artzabalen, Onintza Enbeita, Amaia Agirre eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin. Gai jartzaile lanetan, Ane Labaka arituko da. Matrakak taldekoek (orain arteko Usurbilgo Eragile Feministak) eta Usurbilgo Udalak antolaturiko hitzordurako sarrerak agortu dira.
Yolanda Arrietaren tailerra, elkarretaratzea, dokumental estreinaldia...
Elkarretaratzea, bertso-afaria, tailer-hitzaldia Yolanda Arrietarekin, herriko emakumeak protagonista dituen dokumentalaren estreinaldia... Agenda bete ekitaldi Usurbilen, martxoaren 8an gogoratuko dugun Emakumeen Egunaren harira. Zehaztasun guztiak ikusteko klikatu eta irakurri aste honetako NOAUA!: 607. NOAUA!
Martxoak 5, osteguna
20:30 Bertso afaria Artzabalen. Bertsolariak: Onintza Enbeita, Amaia Agirre eta Nerea Ibarzabal. Gai jartzailea: Ane Labaka. Txartelak 15 eurotan salgai, Artzabalen, Txiribogan eta Irratin.
Martxoak 6, ostirala
19:00-20:30 Tailer-hitzaldia Sutegi udal liburutegian, Yolanda Arrieta Malaxetxebarria idazlearekin. "Bizenta Mogel (1782-1854): XIX. mendeko andre argi baten ikurrak (edo nola sortu den "Argiaren alaba" nobela).
Martxoak 8, igandea
12:30 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan edo frontoian, eguraldiaren arabera.
18:00 "Lurra, lana, izana. Usurbilgo emakume baserritarren ahotsak", dokumentalaren proiekzioa. Egileak: Maitane Arnaiz eta Leire Urkidi, Udaleko Parekidetasun Sailak antolatutako ikerketa bekaren irabazleak.
Antolatzaileak: Matrakak eta Usurbilgo Udala.