Artzabal beteta zela abiatu ziren bart, Martxoaren 8ari begirako ekimenak. Bertso-afaria ospatu zuten, giro ezin ederragoan, Onintza Enbeita, Amaia Agirre eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin. Ostiral honetan, Yolanda Arrietaren txanda. Tailer-hitzaldia eskainiko du 19:00etatik aurrera, Sutegi udal liburutegian.
2014an idatzi zuen Argiaren alaba nobela, Bizenta Mogel Elgezabal (1782-1854) idazle bizkaitarrean pentsatuz. Liburua egin aurretik ordea, XVIII. mendeko idazle klasiko honen inguruko tailerrak eskaintzen hasi zen. Eta tailerraren harrera onak bultzatuta idatzi zuen gero nobela. Ostiral honetan, Sutegin izango da Arrieta tailer-hitzaldia eskaintzen. Informazio gehiago, Yolanda Arrietak astekari honetarako eskaini duen elkarrizketan: NOAUA! 607
Martxoak 6, ostirala
19:00-20:30 Tailer-hitzaldia Sutegi udal liburutegian, Yolanda Arrieta Malaxetxebarria idazlearekin. "Bizenta Mogel (1782-1854): XIX. mendeko andre argi baten ikurrak (edo nola sortu den "Argiaren alaba" nobela).
Martxoak 8, igandea
12:30 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan edo frontoian, eguraldiaren arabera.
18:00 "Lurra, lana, izana. Usurbilgo emakume baserritarren ahotsak", dokumentalaren proiekzioa. Egileak: Maitane Arnaiz eta Leire Urkidi, Udaleko Parekidetasun Sailak antolatutako ikerketa bekaren irabazleak.
Antolatzaileak: Matrakak eta Usurbilgo Udala.