Oraingoan zozketa egin eta egun gutxira agertu dira sarituak. Martxoaren lehenean ospaturiko barazkidun Tipi-Tapak bi saritu berri ditu; Gaizka Maiz eta Alberto Pikabea herritarrak. Segidan duzue bakoitzak irabazitako sarien berri, irudiotan. Gainerakooi begira, gogoan izan, hurrengo pintxo berezien festa, oporraldi betean egokituko da, apirilaren 5ean. Orduan ere, 150 euroko erosketa balea eta bi lagunentzako afaria zozketatuko dira, Tipi-Tapako 6 tabernetako zigiluak lortzen dituzten herritarren artean. Martxoko ediziora itzulita, sarituen berri segidan:
150 euroko erosketa balea:
-Zenbaki saritua: 1.029.
-Saritua: Gaizka Maiz.
2 lagunentzako afariko Txiribogan:
-Zenbaki saritua: 3.737.
-Saritua: Alberto Pikabea.