Astearte honetatik, Musika Astean gara Usurbilen. XI. Soinurbil ekimenari loturiko ekitaldiak igandera arte. 2015eko edizioari ekiteko, Mac Jeara´s Band taldekoen kontzertu pedagogikoa 18:30etan Sutegin. Sarrerak aurrez eskuratu ez badituzue, ekitaldia hasi aurretik kultur etxera gerturatuta erosi ahalko dituzue:
Martxoak 10, asteartea
18:30 Mac Jeara´s Band kontzertu pedagogikoa Sutegin.
Sarrerak: aldez aurretik, 2 eurotan Zumarten (astearte, ostegun eta ostiraletan 18:00etatik 19:30era). Egunean bertan 4 euro.
Zehaztasunak: "Haurrentzako ikuskizun aproposa dugu hau. Zenbat Coka Cola litro sartzen dira tuban? Zuen taldean ez al du inork Play Stationa jotzen? Estilo honetako galdera “didaktikoak” erantzun ondoren, harrituta geratuko zarete gure protagonista txikiak eszenatokira igo eta Jazztasunez beteriko musika-tresnak hartzen dituztenean: inprobisazioaren benetako jenioak direla ikusiko duzue".
Martxoak 11, asteazkena
18:00/19:00 Organoaren erakustaldia Salbatore Elizan.
Sarrera: doan.
Zehaztasunak: "Usurbilgo Organoa berezia da. 1907an Parisen eraiki zen. Cavaillé-Coll lantegietan. Joan Luis Atxegaren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ikusteko aukera paregabea izango dugu".
Martxoak 12, osteguna
19:00 Elgoibarko Musika Eskolarekin trukaketa Sutegin.
Zehaztasunak: "Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika Eskolako ikasleak Usurbilen izango ditugu, bertan ikasitakoaren emaitza erakutsiz".
Martxoak 13, ostirala
20:00 Reunion Big-Band Taldea frontoian.
Zehaztasunak: "Reunion Big Band Europako hainbat tokitatik etorritako eta Euskal Herriko Goi-Mailako Musika ikastegian (Musikene) ikasitako hogei bat musikari gaztek osatutako jazzeko formazio handi bat da. Swing tradizionaletik hasi eta egungo jazzeko joera berrietara arteko errepertorioa landu dute, musika latinoa eta funka ahaztu gabe".
Martxoak 15, igandea
Legazpiko Musika Banda
11:30 Kalejira.
12:30 Emanaldia frontoian.
Zehaztasunak: "Legazpiko herrian ez ezik, gure artean oso ezagunak diren beste ekitaldietan ere parte hartu izan du Legazpiko Musika Bandak. Usurbilen zuzenean entzuteko aukera izango dugu".
Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.