Zubietako Aliri zubia itxita, ostegunetik aurrera

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 10a, 09:16

Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez, "Usurbilgo saneamenduko urak Zubietako ponpa gunearekin erabateko lotura izan eta Loiolako araztegira bideratzeko, Ugaldeako sarreratik Aliriko zubi arteko trazadoa osatzea falta da. Lanak berehala hasiko dira eta ondorioz Aliriko zubia itxita egongo da martxoak 12tik 27ra bitartean. Troiako pasabidea eta Aliriko zubiarteko ibilbidean ere lanean arituko dira eta zati hau epe batean itxita egongo da".