Elizako organoa ezagutzeko aukera bikoitza, Musika Astearen baitan

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 11a, 08:50

Joan Luis Atxega Organoaren Lagunak taldeko kidearen eskutik, Salbatore Elizako ehun urtetik gorako organoa ezagutzeko aukera izango da asteazken honetan, martxoaren 11n, XI. Soinurbil Musika Astearen baitan. 18:00etan eta 19:00etan, bisita gidatu bana antolatu dute:

Martxoak 11, asteazkena

18:00/19:00 Organoaren erakustaldia Salbatore Elizan.

Sarrera: doan.

Zehaztasunak: "Usurbilgo Organoa berezia da. 1907an Parisen eraiki zen. Cavaillé-Coll lantegietan. Joan Luis Atxegaren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ikusteko aukera paregabea izango dugu".

Martxoak 12, osteguna

19:00 Elgoibarko Musika Eskolarekin trukaketa Sutegin.

Zehaztasunak: "Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika Eskolako ikasleak Usurbilen izango ditugu, bertan ikasitakoaren emaitza erakutsiz".

Martxoak 13, ostirala

20:00 Reunion Big-Band Taldea frontoian.

Zehaztasunak: "Reunion Big Band Europako hainbat tokitatik etorritako eta Euskal Herriko Goi-Mailako Musika ikastegian (Musikene) ikasitako hogei bat musikari gaztek osatutako jazzeko formazio handi bat da. Swing tradizionaletik hasi eta egungo jazzeko joera berrietara arteko errepertorioa landu dute, musika latinoa eta funka ahaztu gabe".

Martxoak 15, igandea

Legazpiko Musika Banda

11:30 Kalejira.

12:30 Emanaldia frontoian.

Zehaztasunak: "Legazpiko herrian ez ezik, gure artean oso ezagunak diren beste ekitaldietan ere parte hartu izan du Legazpiko Musika Bandak. Usurbilen zuzenean entzuteko aukera izango dugu".

Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.