347 langabetu otsailean Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 11a, 09:05

Tradizionalki urteko hil beltzena izan ohi da otsaila, langabezia datuei dagokienez. Duela urtebete, 2014ko otsailean, Estatuko Enplegu Zerbitzuak 385 langabetu zenbatu zituen Usurbilen. "Krisialdia" hasi zenetik erregistraturiko inoizko kopuru altuena. Urtebetean ordea, nabarmen urrundu da udalerri honetako langabezia-tasa. 347 langabetu zenbatu zituzten Usurbilen, joan den otsailean. Urtarrilean baino zertxobait gehiago; urte hasieran, 344 langabetu baitziren herri honetan. Kontratazioak aldiz behera egin du. Urtarrilean baino 67 kontratu gutxiago hitzartu ziren otsailean. Eta hemen alde nabaria; gizonezkoen artean, ia 20 kontratu gutxiago erregistratu ziren artean, emakumezkoen artean bikoitza, 46 kontratu gutxiago hitzartu ziren.

Usurbilen joerok nagusitu ziren artean, Buruntzaldean (48 langabetu gutxiago) eta Gipuzkoan (ia 500 lagun gutxiago) aldiz, beherantz egin du lanik gabeko herritar kopuruak.

2015eko otsaila

Usurbil: 347.     Buruntzaldea: 4.760.    Gipuzkoa: 47.038.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 167.

25 urtetik behera: 5.

25-44 urte artean: 79.

45 urtetik gora: 83.


Emakumezkoak: 180.

25 urtetik behera: 9.

25-44 urte artean: 89.

45 urtetik gora: 82.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 9.

Industria: 62.

Eraikuntza: 36.

Zerbitzuak: 222.

Aurretik lanik gabe: 18.

Erregistraturiko lan kontratuak

Guztira: 294.

Aldi baterakoak: 271.

Zerbitzuen sektorean: 161. Industrian 112.

Sexuaren arabera: 174 lan kontratu gizonezkoenak, 120 emakumezkoenak.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 1.058.

Astigarraga: 312.

Hernani: 1.328.

Lasarte-Oria: 1.371.

Urnieta: 344.

Usurbil: 347.

Guztira: 4.760.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 47.038.