Irakurle lagun,
Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegian, euskarazko irakurketa-topaketa berri bat prestatzen ari gara.
Gidaria, oraingo honetan ere, Pako Aristi izango da, eta komentatuko dugun liburua, Mikel Tabernaren Alkasoroko benta. Liburuaren ale ezberdinak jada Liburutegian daude eskuragarri; izan ere, liburua aldez aurretik irakurriz gero, etekin handiagoa aterako baitiogu topaketari. Saioa Apirilaren 24an, ostiralarekin, arratsaldeko 19,00etan izango da.
Parte hartzera animatuko zinateke? Hala bada, jakinarazi iezaguzu, inolako konpromisorik gabe, Liburutegiko Harrera-gunean.
USURBILGO SUTEGI UDAL LIBURUTEGIA
Usurbilen, 2015ko Martxoan