"Etxepare Rap"-en erritmoek giroturiko afari beganoa, 20:30etan Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 12a, 09:37

Hitzordu bikoitza aste honetarako, Usurbilgo Gaztetxean; afari beganoa ostegun honetan eta kontzertu gaua larunbatean. Martxoaren 12ko hitzordura itzulita, rap doinuen erritmora ospatuko da hileroko afari beganoa, ostegun iluntze honetan, 20:30etan hasita. "Janari ugari egongo da, hemen aukeretako batzuk: falafela (garbantzu eta berdurekin eginiko kroketatxoak), marmitakoa (seitana, patata, tipula,...), salda bero beroa gorputzak berotzeko, sagar tarta polakoa... Jaki goxo desberdinak nahi adina dastatu ondoren, ETXEPARE RAP ikuskizuna izango da. Imanol Epelde zarauztarrak Bernard Etxepareren idatziak rapeatuko ditu modu bitxi eta eder batean", antolatzaileen esanetan.

Eta hilaren 14an, kontzertu gaua. Laburbilduz, hemen datozen hitzorduen agenda:

Martxoak 12, osteguna

20:30 Afari beganoa, borondatearen truke.

Afalostean, Imanol Epelderen “Etxepare Rap” emanaldia.

Martxoak 14, larunbata

00:00 Kontzertu gaua Usurbilgo Gaztetxean: Kezka (Usurbilgo talde berria), eta Malta (Zarautz).

Antolatzaileak: Usurbilgo Gaztetxea.