"Zure enpresa nola sortu eta kudeatu" ikastaro berria antolatu dute eskualdeko udalek, Usurbilgoak tartean, eta Lanbidek. "Ekintzaileei eta lan merkaturatzeko helburuarekin auto enpleguan aukera ona ikusten dutenei zuzenduta dago", lehenago ere antolatu izan duten prestakuntza ekimen hau. Gertu Asesores S.L. enpresak bideratuko du aipatu ikastaroa, doan, martxoko azken astean.
Saio bana antolatu dute martxoaren 24 eta 25erako, Hernaniko Gabriel Zelaia eraikinean. Ikastaroan parte hartzeko aukera izango da; bai goizez (9:00-13:00 artean), baita arratsaldez ere (15:00-19:00 artean). Izen emateko deitu 943 30 42 21 telefono zenbakira (Nerea Yurrebasogatik galdetu), gerturatu eskualdeko Lanbideren bulegoren batera edo idatzi ekinean@andoain.org helbidera.