Kolore biziz heldu da udaberria, Gattunk dendara

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 13a, 15:45

Kolore biziak, diseinu ederreko arropa, datorren udaberrirako aproposa, moda-modakoa... Udaberriko kanpaina betean da #Kilometroak15 ekimenaren aldeko denda. Estreinatzear dugun urtaro berrirako ere Gattunk jantzirik eta osagarririk ez zaigu faltako soinean. Salgai dituzte galtza motzak, mahuka motzeko kamisetak, galtza luzeak, biserak... Eta udaberriko arropa gehiagoren esperoan dira saltokian. "Blusoiak iristear dira", dendako arduradunen esanetan. Eta arropaz gain, ezin falta ezta osagarriak ere, mantalak...

Eta pasa berri den neguko kanpainan salgai izan duten arropa. Mahuka motzeko produktuak badituzte tartean. Aproposak baita, datozen hilabeteotan janzteko.

Kirola egiteko kamisetak

Martxoaren 1ean berrogeiko emakume taldea osatu zuten, Gattunk kamisetak jantzita Donostian ospatu zen XXVI. Lilatoian parte hartzeko. Hogeitik gora kirola egiteko kamiseta tekniko salgai dituzte oraindik, Gattunk dendan. 18 eurotan eskura ditzakezue. Aproposa, martxoaren 22an inguruotatik igaroko den 19. Korrikan erabiltzeko. 19. Korrikan ere Gattunk marka islatu dadin. 

Balkoiak banderolez janzteko deia

Gattunk dendan salgai egoten jarraitzen dute bestalde, #Kilometroak15 ekimenaren aldeko banderolak. Urriaren 4ko jaialdia badatorrela iragarri eta girotzen joateko, etxeko balkoiak oihal berdeokin janzteko gonbita luzatzen dute saltokitik. 5 eurotan eskura daitezke.

Gattunk dendaren ordutegia

Astelehenetik larunbatera: 10:30-13:00 // 17:00-20:00.

(astelehen goizak eta larunbat arratsaldeak itxita).

Oharra: datorren oporraldian, apirilaren 2an, 3an, 5ean eta 6an itxita egongo da Gattunk denda. Apirilaren 4ean, larunbata, guztiz finkatu gabe badago ere, denda irekitzekotan dira. Ordutegian edozein aldaketa balego, dendako atean bertan jakinaraziko dute halere.