Jazz doinuak entzungai ostiral iluntze honetan frontoian. Reunion Big Band taldekoak emanaldia eskaintzen ari dira, Zumarte Musika Eskolak Udalarekin batera egunotarako antolaturiko XI. Soinurbil Musika Astearen baitan. Taldea, "Europako hainbat tokitatik etorritako eta Euskal Herriko Goi-Mailako Musika ikastegian (Musikene) ikasitako hogei bat musikari gaztek osatutako jazzeko formazio handi bat da. Swing tradizionaletik hasi eta egungo jazzeko joera berrietara arteko errepertorioa landu dute, musika latinoa eta funka ahaztu gabe".
Igandean, XI. Soinurbil Musika Asteko azken hitzordua. Legazpiko Musika Banda dator, goiz eta eguerdi partea girotzera:
Martxoak 15, igandea
Legazpiko Musika Banda
11:30 Kalejira.
12:30 Emanaldia frontoian.
Zehaztasunak: "Legazpiko herrian ez ezik, gure artean oso ezagunak diren beste ekitaldietan ere parte hartu izan du Legazpiko Musika Bandak. Usurbilen zuzenean entzuteko aukera izango dugu".
Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.