Martxoaren 18an aurkeztuko dute, #Kilometroak15 ekimeneko abestia

Noaua Aldizkaria 2015eko martxoaren 13a

Azken orduotan whatsapp bidez, Facebook nahiz Twitter sare sozialetatik zabaldu dute albistea, #Kilometroak15 ekimeneko antolatzaileek. Bolo-bolo dabil atzera kontua hasi dela iragartzen duen berria. Aireratzear da urriaren 4an Usurbilen ospatuko dugun jaialdiko "soinu-banda". Badator eguna; martxoaren 18an emango dute ezagutzera, #Kilometroak15 ekimeneko abestia. Adi, antolatzaileek zabaldu eta albiste honetan atxikita doakizuen bideo honi.