Legazpiko Musika Bandak eman dio amaiera, XI. Soinurbil Musika Asteari

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 15a, 13:59

Aurtengo Musika Astea ere onenak emanda agurtu dute eguerdian frontoian. Herrialdeko banda aitzindarietako baten eskutik amaitu da, Zumartek eta Udalak antolaturiko XI. Soinurbil ekimena; Legazpiko Musika Bandako kideen eskutik. “Legazpiko herrian ez ezik, gure artean oso ezagunak diren beste ekitaldietan ere parte hartu izan du Legazpiko Musika Bandak", zioten antolatzaileek ekitaldia iragartzerakoan. Taldearen sendotasunak errespetua jartzen zuen, frontoi paretik pasatzean. Musika bandak girotu du igande goiz hotz honetako poteo ordua.