Oporraldi betean egokituko den apirileko Tipi-Taparako osagai nagusia zein izango den erabaki dute jada tabernariek: garaiko arraina. Taberna bakoitzak produktu ezberdinekin, bere erara prestatuko ditu pintxo bereziak. Edariarekin batera, 2 euroren truke dastatu ahalko ditugu, apirilaren 5ean, goiz partean hasi eta arratsaldeko 15:00ak aldera arte, Txiriboga, Aitzaga, Txirristra, Bordatxo, Artzabal eta Txapeldun tabernetan.
Ez ahaztu pintxoak dastatzen joan ahala, Tipi-Tapa txarteleko zigiluak biltzeaz. Zigilu guztiak lortzean, sartu txartela, tabernetan egongo diren kaxetan. Bi sariren zozketan parte hartzeko aukera izango duzue hartara; Hurbilago Elkarteko establezimeduetan xahutzeko 150 euroko erosketa txartela eta Txirristran dastatzeko bi lagunentzako afaria zuenak izan daitezke. Sarion hurrengo zozketa, datorren Tipi-Tapa amaieran; apirilaren 5ean, arratsaldeko 15:00etan, Txirristra tabernan.