Jubenil nesken eskubaloi taldea, Euskadiko Txapelketako finalean

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 17a, 09:48

Denboraldi bikaina osatu ostean, Euskadiko txapelketa jokatzeko sailkatu ziren otsaila hasieran. Eta hilabete beranduago, aipatu txapelketako amaierara heldu dira. Jubenil nesken eskubaloi taldea Euskadiko txapeldun izenda dezakete, martxoko azken asteburuan.  Hilaren 27, 28 eta 29an jokatuko dute azken fasea. Aurkariak zeintzuk izango diren zehaztua dago; Barakaldoko Zuazo, Etxebarriko Kukullaga eta Ermuako Errotabarri. "Duela pare bat urteko amaiera fase bera", jubenil nesken esanetan. Datozen egunotan finkatuko dute, txapelketako azken faseko jokalekua eta neurketen ordutegiak zeintzuk izango diren. Zorionak!

Jubenil nesken taldeko kideak

Entrenatzaileak: Nerea Agudo, Ane Herrero eta Lara Montes.

Jokalariak: Leire Furundarena, Eukene Uli, Olatz Uli, Ane Encina, Leire Perurena, Leire Arregi, Natali Izagirre, Maider Zubelzu, Ainhoa Segurola, Paloma Huguet, Maddi Aburruza, Amaia Arruti.

Euskadiko Txapelketara igotzeko fasea jokatzear zirela, elkarrizketa txiki bat egin genien taldeko entrenatzaileei. Hona hemen, taldeaz ziotena:

1-Gipuzkoako lehen postuetara nola heldu zarete?

2-Pozik taldean?

3-Datozen erronka berriei aurre egiteko zer baliabide dituzue?

4-Zein da aurrera begira jorratu nahi duzuen bidea?

1-Balorazioa oso ona da, kontuan izanda jubenilen mailan 7 fitxa izan ditugula eta nahiko justu ibili garela. Ez dugu neurketarik galdu, partidetan ez dugu arazorik izan. Partida guztiak oso erraz irabazi dituzte. Askotan maila hobea erakutsi dute. Partida bakoitzerako eskatutakora ere oso ondo egokitu dira. Jarrera baita oso ona izan da. Beti entrenatzeko prest.

2-Giro lasaia dugu. Espero genuen, ez da ezustekoa izan. Orain arte ez zeuden beraien mailan. Talde hau Euskal Ligakoa da. Honaino iritsi behar ginela oso argi zegoen. Emaitzek islatzen dute, tarte handiz irabazi izan dira neurketak.

3-Jarrera, nortasuna, laguntasun handia dute. Beti nahi dute zerbait gehiago, eskatu egiten dute. Jarrera horrekin jarraitzen badute, oso talde zaila izango gara aurkarientzat. Jarrerarekin partida asko irabazten dira. Ahultasun puntua, jokalari kopurua; 7 dira.

4-Euskal Ligan errematatzea, ez azken postuetan geratzea. Partidaz partida gerra ematera joango gara. Ligan eta geure buruari eskatzen diogunaz ikastera. Helburua, jokalari bezala haztea.