Martxoaren 27an argitaratuko dugu opor aurreko azken NOAUA!. 610. zenbakirako ohar edo zorion agurrik baldin baduzue, hilaren 23a baino lehen ekarri NOAUA!ko egoitzara, edo idatzi erredakzioa@noaua.eus helbidera. Gero bi astetan ez da astekaririk izango. Ez apirilaren 3an, ezta apirilaren 10ean ere. 611. NOAUA! apirilaren 17an plazaratuko dugu.
Laburbira martxoaren 26an
Opor aurreko azken gonbita, bazkide nahiz herritarrontzat. Euskarazko film laburren emanaldia antolatu dugu, martxoaren 26rako, 19:00etan Sutegin. 12. edizio honetan 29 herrietan proiektatuko dira, azken aldian euskaraz ekoitzi diren film laburrak. Zortzi film labur izango ditugu ikusgai Sutegin, 80 minutu inguruko emanaldian. Filmak hautatzerakoan, hainbat irizpide izan dira kontuan, hala nola sortzaile berriei eta ibilbide luzekoei lekua egitea, filmetako genero eta gai aniztasuna, euskaltzaleen mugimenduko lanei lehentasuna ematea eta abar. Honatx proiektatuko diren filmak (ikus albiste honi atxikitako bideoa):
"Hubert le Blonen azken hegaldia" (Koldo Almandoz)
"Ein Land" (Igone Arreitunandia)
"Aitona Mantangorria" (Kepa Errasti)
"Zela Trovke" (Asier Altuna)
"Arconada" (Asier Urbieta)
"Don Miguel" (Kote Camacho)
"Zaunk" (Ixone Aroma, Aritz Lasarguren eta Asier Vera)
"Zarautzen erosi zuen" (Aitor Arregi)
Informazio gehiago: topagunea.eus/laburbira/
2014ko astekariak koadernatzeko garaia
"Agur esan diogu 2014 urteari. NOAUA! guztiak bildu eta 2014ko tapa eta aurkibidearekin koadernatzeko garaia da". Hala da. 2014ko NOAUA! astekariekin bilduma osatzeko garaia heldu da. 557-598 zenbakiak biltzeko tapak eta aurkibideak prest ditugu jada. Nahi duzuenean jasotzera pasa. NOAUA!ko bazkideok doan eskuratu ahalko dituzue, kultur elkarteko egoitzara etorrita. Bazkide ez direnek, 3 euro ordaindu beharko dituzte tapa edo azalarengatik eta 1,20 euro aurkibidearen truke. Koadernatzea Lizardi edo Laurok liburu dendan egin dezakezue. Koadernatze lanengatik bai, bazkide direnek eta ez direnek berdin ordaindu beharko dute.