Euskadiko Txapelketako finaleko egutegia prest, jubenil nesken eskubaloi taldearentzat

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 19a, 12:12

Denboraldi bikaina osatu eta Euskadiko txapelketan emaitza ezin hobeak izan ostean, azken fasera heldu dira Usurbil Kirol Elkarteko jubenil nesken taldekoak; Euskadiko Txapelketako finala jokatzera. Martxoaren 27tik 29ra lehiatuko da Nerea Agudok, Ane Herrerok eta Lara Montesek zuzenduriko taldea, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa mailako lehian, goiko postuetan sailkatu diren hiru talde onenekin;  Barakaldoko Zuazo, Etxebarriko Kukullaga eta Ermuako Errotabarrikoekin.

Lau taldeotako baten "etxean" erabakiko da nor den Euskadiko onena; Euskal Eskubaloi Federazioak eginiko zozketan erabaki denez, Etxebarrin jokatuko dira azken faseko neurketak. Hitzordua gerturatu ahala, zehaztasun gehiagoren berri ematen doa Federazioa. Ordutegiak ez, baina dagoeneko, partiden egutegia zehaztu dute:

Etxebarrin, azken faseko neurketak

Martxoak 27, ostirala: 1. jardunaldia

Errotabarri Juvenil-Usurbil K.E.

Zuazo Juvenil-Autobuses Juantxu Kukullaga

Martxoak 28, larunbata: 2. jardunaldia

Zuazo Juvenil-Usurbil K.E.

Autobuses Juantxu Kukullaga-Errotabarri Juvenil

Martxoak 29, igandea: 3. jardunaldia

Usurbil K.E.-Autobuses Juantxu Kukullaga

Errotabarri Juvenil-Zuazo Juvenil

Jubenil nesken taldeko kideak

Entrenatzaileak: Nerea Agudo, Ane Herrero eta Lara Montes.

Jokalariak: Leire Furundarena, Eukene Uli, Olatz Uli, Ane Encina, Leire Perurena, Leire Arregi, Natali Izagirre, Maider Zubelzu, Ainhoa Segurola, Paloma Huguet, Maddi Aburruza, Amaia Arruti.