Zubietako Eskola Txikia, 19. Korrika giroan murgiltzen lehena

Noaua Aldizkaria 2015ko mar. 20a, 04:45

Abian da atzotik, 19. Korrika. Ostiral honetan, Ipar Euskal Herrian zeharkatu eta Nafarroan sartu ostean, Iruñeara helduko da gauean. Inguruotara iristeko 2 egun baino ez dira falta eta hemen ditugu jada, Korrika giroan murgiltzen joateko hitzordu ugari. Ikasleak izango dira euskararen alde lasterka egitera irtengo diren lehenak. Ostiral honetan, Zubietako Eskolak Korrika Txikia ospatuko du bazkalostean. Hortik aurrera, asteburu bete ekitaldi, #Kilometroak15 eta 19. Korrika batuko dituen Badok 15 jaialdiaren baitan.

Udarregi Ikastolakoak, astelehenean

Ikastolan ere 19. Korrika eta Korrika Txikia ospatuko dute, baina ez martxoaren 20 honetan. Ostiral hau jai eguna dute eta Udarregi Ikastolan. 19. Korrika igandean noski. "Ikastolak parte hartuko du ekimen horretan ibilbidearen gune batean korrika eginez. Ekimen horrek, gaur inoiz baino gehiago, ikastola eta euskara bultzatzen dugun guztion elkartasuna behar du. Horregatik, igandean kilometro horretan familiak, ikasleak eta irakasleak parte hartzera animatu nahi zaituztegu. 13:30ean Kalezarren Gaztetxearen parean hasi, Kaxkora jaitsi eta udaletxetik barrena Aginagako norabidean errepide nagusira" irtengo da 19. Korrika.

Biharamunean, martxoaren 23an, astelehenean irtengo dira irakasle eta ikasleak, euskararen aldeko Korrika Txikia ospatzera. Hiru lasterkari zutabe abiatuko dira arratsaldeko hirurak pasatxoan, Urdaiaga eta Kalezarretik. Denek, frontoian amaituko dute ibilbidea. Bertan kantu giroko jaialdia ospatuko dute. Segidan, indarrak berritzeko AEK-koek banaturiko txokolate gozoa dastatu ahalko dute. Parte hartzeko gonbita ikastolatik: "Anima zaitezte eta etorri kantatzera eta ondo pasatzera!".

Honatx martxoaren 23an, Udarregi Ikastolako lasterkari zutabe bakoitzak osatuko duen ibilbidea, eta izango diren lekuko aldaketen berri:

Urdaiagatik

15:20 Urdaiaga: DBH2 eta DBH4.

Santuenea: LH6 D.

Bizkarre: LH4 A eta B.

Antxeta jatetxea: LH2.

Bordatxo taberna: HH3.

Helmuga: frontoia.

Haur Eskolatik

15:30 Kalezar, Haur Eskolatik: LH6 A eta B.

Olarrondo: LH 5.

Atxegalde, Karobi taberna: LH3.

Gaztelekua: HH5.

Helmuga: frontoia.

Ibarrolatik

15:30 Kalezar, Ibarrola baserritik: DBH1 eta 3.

Kalezar gurutzatu eta Kaxkora jaisten den aldapa: LH4 D.

Labe Txiki: LH1.

Patri jatetxea: HH4.

Helmuga: frontoia.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.