"Hari gara" duela hilabete batzuk abiaturiko prozesu betean da Usurbilgo EHBildu. Udal hauteskundeei begira, "herritarren eta eragileen iritziekin eta ekarpenekin Herri Programa Puntuz Puntu osatzea izango da lanetako bat. Horretarako legegintzaldi honetako balantzea egiten hasi ginen. Balantze hori ia ehun herritarrekin partekatu genuen eta Herri Programarako ekarpenak jasotzen hasi ginen", EHBildutik aditzera eman dutenez.
Herri programaren zirriborroa osatuta berriz ere, "herritarrekin partekatzeko aukera izan genuen pasa den larunbateko mintegian. Zazpi lan-taldetan 50 lagun aritu ginen ekarpenak, hausnarketak eta datorren lau urteetarako lehentasunak jartzen".
Ibilbidearen hurrengo parada, larunbat honetan, martxoaren 21ean izango dute, goizeko 11:00etan Potxoenean. Bertan, herri programa eta hau aurrera eramateko zerrenda erabakiko dira. Bileretara joaterik izan ez eta ekarpenak egin nahi dituenak, honako helbide honetara helarazi ditzake: ehbildusurbil@gmail.com
Bideoa: Usurbilgo EHBildu.